Bi kamioiak enpresa baten alboan zeuden aparkatuta, GI-131 errepidearen inguruan eta ia erabat kiskalita geratu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du kale indarkeria kasu bat izan ote den argitzeko. Dagoeneko sua nahita eragin dela behintzat baieztatu dute...Aipatu iturriek zehaztu dutenez, 03:30ak aldera piztu dute sua. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira baina ezin izan dute ezer askorik egin, eta ia kiskalita geratu dira bi kamioiak.