Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, giro ederrean hasi ziren atzo Zizurkilgo jaiak. Goizeko 07:00etan atera ziren oilasko biltzaileak eta eguerdian, Bernarda Usabiagak botatako suziriak eman zien hasiera ofiziala jaiei. Jende asko bildu zen plazan oilasko jokoa ikusteko eta amaieran, dantza saio polita eskaini zuten herriko gazteek. Arratsaldean, herriko haurren arteko pilota partida bizi-biziak izan ziren ikusgai eta ondoren, katerik gabeko bizikleta jaitsiera egin zuten. Umeen eguna ospatuko dute gaur Zizurkilen.