Larunbatean hasiko da Donostiako Aste Nagusia, eta Garayar autobus zerbitzuak autobus bereziak jarri ditu festak iraungo duen asterako. Donostiatik Urnietara: gaueko 02:30ak arte, 15 minuturo izango da autobusa. Ordu horretatik aurrera ordubetero, goizeko 06:30ak arte. Urnietatik Donostiara: gaueko 02:00ak arte ordu laurdenero izango da autobus zerbitzua. Eta goizeko 06:00ak arte ordubetero. Amabirjin bezperan eta egunean bertan (abuztuak 14 eta 15) zerbitzua zabalagoa izango da. Orduerdiro izango baitira autobusak, gau osoan zehar, bi norabideetan.