San Esteban jaien baitan, abuztuaren 3an, arratsaldeko seiak aldera herri kirol saioari ekin zioten Larraulgo herritarek. Sei laguneko bi taldetan banaturik, aizkoran, lasterka, zaku karreran, oskola biltzen eta giza proban aritu ziren lehian. Jende asko bildu zen herriko pilotalekura, izan ere, adin guztietako parte hartzaileak aritu baitziren lanean.
Egitaraua, egunez egun, Agenda atalean.