Ander Geresta presoa gose eta egarri greban

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abu. 4a, 13:15

Ander Geresta preso zizurkildarra gose eta egarri greba egiten ari da igandeaz geroztik. Frantziako Moulis-Yzeure presondegian dago zizurkildarra beste hiru euskal presorekin batera. Bertan dagoen Jabi Abaunzak ere grebari ekin dio. Azken asteotan jasandako miaketa eta tratu iraingarria salatzea da grebaren helburu nagusia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!