Huescan zauritutako mendizale urnietarra Poliklinikara ekarri dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abu. 3a, 02:07

ETBek jakitera eman duenez, Jose Luis Salas da larunbatean Piriniotan zauritutako mendizale urnietarra. Eta lesio larriekin heldu da pasa den arratsaldean Donostiako osasun zentrora. Jarraitu irakurtzen

Larunbatean, Huescan, zauritutako hiru mendizaleetatik bi (Jose Luis Salas Urnietarra da horietako bat) Gipuzkoako Poliklinikara ekarri dituzte pasa den arratsaldean, Zaragozako Miguel Servet ospitaletik. Bi mendizaleak (bestea hernaniarra da) anbulantzian lekualdatu dituzte. Bi mendizaleak lesio larriekin heldu dira osasun zentrora 18:20 aldera. Larunbat arratsaldean izotz blokeak gainean erori zitzaizkien Balaitous mendian, Latour zuloan, Sallent de Gallegon (Huesca).

Jose Luis Salas, 31 urteko Urnietako mendizaleak, buruko kolpearekin batera, tibia eta peronea apurtuta ditu eta ostegunean ebakuntza egin beharko diote sendatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!