Remi Ayestaran oroituz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 30a, 22:44

Astebete jaietan igaro eta gero, koadrilen egun handia izan da gaur Santiotako protagonista. Bihar, uztailaren 31n, hurrengo urtera arte agurtuko dira Santioak. Aurrez, ordea, hamaika ekintza izango da San Inazio egunean. Besteak beste, urteroko ohiturari eutsiz, Villabona eta Iparraldeko taldearen arteko errebote partida jokatuko da eguerdian Errebote plazan. Arratsaldean, berriz, Maiatzaren Lehena plaza berrian Giza froga burutuko da Aiztondo-Oarsoaldea, Orio eta Usurbilgo taldeen artean.

Iluntzeko 20:00etan Remi Ayestaranen heriotzaren lehen urteurrenaren harira, gazte billabonatarra oroitzeko omenaldia izango da bere izena duen ibilbidean. Remi Gogoan ekimenak antolatuta, senideek, koadrilako lagunek, Burgosko lagunek, dultzaineroek nahiz Udalako kideek parte hartuko dute. Omenaldi hunkigarria izango da, Remiren irudiak bizirik jarraitzen baitu herrian.

Erroskila erraustu eta gero, Onddo gazte asanbladak antolatuta, batukada eta musika emanaldi alaiarekin amaituko dira aurtengoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!