Larunbatean San Inazio eguna ospatuko da Santa Barbaran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Urnietako mugatik gertu, Hernaniko lurretan dagoen Santa Barbaran urteroko legez San Inazio egunarekin erromeria egingo da. Urnietatik joera handia dago jai horretara gerturatzeko mendi buelta eginez. Hona hemen larunbateko egitaraua: 11:00etan bertsolariak; 11:45etan Indio eta Atarrabiyori omenaldia; 12:00etan meza; 13:0etan herri-kirolak (aizkoran hiru bikoteren arteko lehia) eta bertsolariak; 14:00etan herri bazkaria; 17:00etan umeentzako jokoak eta txokolatada; 18:00etan erromeria trikitilariekin. Herri bazkarian parte hartzeko aurrez txartelak erosi behar dira Hernaniko Kitto eta Aralar tabernetan daude salgai 25 euroan. Bazkaria: marmitakoa, txuleta eta Adarragako ijito-besoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!