Abenduan hasiko dira AHT eraikitzeko lanak Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernani artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 29a, 00:51

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez 2010eko abenduan abiadura handiko trenaren (AHT) Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernani zatietako obrak martxan izango dira. Andoain eta Urnieta artekoak 2810 metroko luzera izango du (2011 metro tunelean) 144,9 milioi euroko aurrekontua eta 35 hilabeteko epea. Urnieta eta Hernani arteko zatiak 5250 metroko luzera izango du (3651 metro tunelean) 80 milioiko aurrekontua eta 34 hilabetean egiteko epea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!