Lau etapaz osatutako XXIV. Iruñako itzulia irabazi du Mikel Iturria urnietarrak. Belaskoainen amaitu zen bigarren etaparen amaieran jantzi zuen liderraren elastikoa. Atzoko etapan bosgarren postuan sailkatu zen irabazlearengandik 4 segundotara eta gaurko laugarren eta azken etapan pelotoian iritsi da (34. postuan) eta ondorioz sailkapen orokorrean eta erregularitatean lehen postuak lortu ditu. Sailkapen orokorrean 1.24 atera dizkio bigarrenari (Adrian Mares) eta 1.33 hirugarrenari (Jesus Alberto Rubio). ZORIONAK MIKEL!!!