Onddo Gazte Asanbladak antolatuta, eguerdiko 12.30etan zortzi baltsa irten dira ibaian behera, lasterketan. Jende ugari bildu da, nahiko ikusmira sortu baitute gazteek. Bidoi ta egurrez eginiko ontziak ibaian behera ibilbidea egin, buelta eman eta hasierako puntura iristea zuten helburu. Baten batek ez badu ere amaierara osorik iristerik izan, kolorez eta umorez bete dute ibaia.
Ondoren, bazkaria izan dute Berdura Plazan.
Egitaraua egunez egun, Agenda atalean.