Danborrada eta dantza uztartu zituen konpartsa herrikoiak hartu zituen atzokoan herriko kaleak egun guztian zehar eta, arratsaldean, emanaldi alaia eskaini zuten Errebote plazan. Behar Zana elkarteak urtero antolatzen duen errebote txapelketaren finala ere jokatu zen eguerdian eta erraldoi eta buruhandien konpartsak kalejira egin zuen arratsaldean. Gauean Mikel Urdangarin kantaria eta haren taldearekin batera abestu zuen Eresargi abesbatzak, 25 urteurrenaren ospakizun modura. Plaza jendez bete zen eta emanaldi hunkigarriaren ostean, txalo zaparrada luzeak izan ziren musikari nahiz kantarientzat. Bide Batez erromeria taldeak alaitu zuen gauerditik aurrera giroa. Egia esan, beroa zena.
Gaur atseden eguna izango da. Bihar Gazte egunarekin ekingo zaie berriro jaiei.