Mikel Ayestaran herritarra aske

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 23a, 14:56

Azken ia zortzi hilabeteak Navalcarneroko espetxean preso igaro eta gero, atzo, gaueko 21:00etan aske geratu zen Mikel Ayestaran Olano gaztea, -Segiren aurkako operazioaren baitan joan zen azaroan atxilotua-. Goizaldeko 02:00etan iritsi da Amasa-Villabonara eta Errebote plazan herritar eta lagun ugari zain zituen harrera beroa eskaintzeko. Santio jaien bezperan ailegatu da herrira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!