Uztaileko Udalaren Osoko ohiko bilkuran Andoaingo EAJ-PNV alderdiko Egibar bozeramaleak Andoaingo alkate Estanis Amutxastegiri (PSE-EE) Azpikolako harrobia berriro ireki nahi duen argitzeko eskatu dio.
Amutxastegik erantzun dio informazio ugari eskatzen ari direla eta bera "ados" legokeela balizko irekierarekin. Argudiatu du errepide mapa berriarekin aukera berriak sortuko direla inguru horretan, eta AHT-a eraikitzeko harrobia irekitzea beharrezko izan litekeela gaineratu du. Ez du ukatu irekierak etekin ekonomikoa sor diezaiokeela Udalari.
Egibarrek zera erantzun dio, "Andoainek ezin ditu hiru harrobi izan. Dagoeneko bi baditugu, ez dugu hirugarrena ireki behar".