Sagardo Eguna Astigarragan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 22a, 12:44

Uztailaren 26an, Santa Ana egunean, Sagardo Eguna ospatuko da Astigarragan eta bertan, herriko eta inguruko sagardogileek sagardoa eskainiko diete bisitariei. Euskal Herrian ospatzen diren guztien artean zaharrena da eta, aurten, Astigarragak Sagardo Egunaren 35. urteurrena ospatuko du.
Santa Ana eguna baserri munduko festa da eta bertan, herri kirolak, euskal dantzak, bertsolariak, idi-demak, ume jolasak, berbena, dantzaldiak eta abar izaten dira egun osoan zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!