Mikel Ayestaran askatuko dute bihar, 18.000 euroko fidantza ordaindu eta gero

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 21a, 20:17

Joan zen azaroan, Segiren aurkako operazio zabalaren baitan atxilotu zuen Polizia Nazionalak Mikel Ayestaran billabonatar gaztea, beste hogeita hamairu gazterekin batera. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, 18.000 euroko fidantza ordaindu eta gero, aske geratuko da bihar Mikel; baita beste bi gazte ere. Azaroaz geroztik, Navalcarneroko espetxean egon da preso billabonatarra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!