Eguerdiko 12:30etan ekingo zaio gaztetxoen II. Dantza suelto txapelketari eta guztira hamalau bikotek hartuko dute parte. “Tartean Villabonako bost bikote arituko dira dantzan eta gainerako gehienak Hernani, Azpeitia nahiz Oiartzundik etorriko dira. Iaz arrakasta izan zuen dantza txapelketak eta aurten ere jarraipena ematea erabaki dugu”, azaldu du Oinkariko arduradun Arteagak.
Euskal Dantzarien Biltzarrarekin batera, elkarlanean ari dira txapelketa prestatzen eta doinu alaiak entzuteaz gain, pauso arinak ikusteko aukera polita eskainiko dute dantzariek eta musikariek.