Lau atal nagusi ditu (Fundazioaren aurkezpena, Egitasmoak, Dokumentazio egitasmoa, eta Aretoen erabilera). Horrez gain, albistegia ere badu, Mintzola Fundazioaren inguruko berriak argitaratuko dituena. Buletin batekin lotuta egongo da eta albisteak RSS zein e-postaz jasotzeko aukera emango du.
Beste ezaugarri garrantitsu bat ere kontuan izan dugu: eleaniztasuna.
Kasu honetan ere, nahiz eta webgunea hasiera batean euskaraz bakarrik egon, laster batean beste hizkuntza batzuetan ere funtzionatuko du (gutxienez, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez). Horretarako prest dago webgunea, dagoeneko.
Helburua, beraz, hasieratik, Mintzolak zituen behar eta premiei erantzutea izan da, betiere webgunea erabiliko duten bisitariengan pentsatuta. Webgunea irisgarria da, nola ez, eta erabilgarritasunari ere garrantzi berezia eskaini nahi izan diogu, erabiltzaileek informazioa azkar aurkitu dezaten.