Idazle gaztea 2010, Andoaingo hiru ikasle irabazleen artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 19a, 19:59

Idazle Gaztea eta Liburu Gaztea Galtzagorri Elkarteak antolatzen dituen egitasmoak dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker.

Bide Berria
Miren Dominguez

Bizi naizen herria
berezia da
inguratzen nauen jendea
maitagarria
urrundu naizenetan
gogoz izan da
baina itzultzen naizenetan
hobeto sentitzen naiz.
Oraingoan
derrigorrez atera behar dut
urduri bezain triste
luzerako, gainera:
esperientzia berri bat,
nire etorkizuna...
Hemendik urrun dago
baina,
mereziko du.
Den-dena,
hemen utzi beharko dut.
Bueltatuko naiz
baina hau faltan botako dut.
Nork, zerk beteko du
hemengoen hutsunea?
Zaila senideak ordezkatzea,
zaiala lagunak ordezkatzea.
Nork lagunduko dit
momentu zailetan?
Nork lehortuko ditu
nire malkoak?
Orain dena da
hodei,
laino,
ilunpe …
Baina,
bakoitzaren nahiak,
desioak,
itxaropenak
etorkizunak
dena gainditu dezake.
Gainera ezin dugu ahaztu
toki guztietan
direla pertsona atseginak,
pertsona laguntzaile
eta baikorrak.
Hauek bihurtuko dituzte
aldapak eta maldak zelai.
Badator eguna
abiatuko naiz.
Nire bihotzean
denek dute txoko bat
baina nire
benetako kabia
hemen gelditzen da
egun batean
bueltatuko naiz.


Begira
Carlos Rubio

Atzera begiratzeak
Momentu onak ekartzen dizkit
Aurrera ez jarraitzeak
Ez du zentzurik

Nagoen bezala geldituz
Ez dut hobera egingo, ez dut lagunik izango,
ez zait irribarrea
z a b a l d u k o
Baina, aurrera jarraitzen badut
Oroitzapenak galduko?

Aurrera jarraitzean
Lagunak aurkituko ditut.

Ondo atera daiteke …

Zerbait oker egiteak.
Dena hondatuko al luke?

Ez dut inor bidea hasteko.
Hala ere, aurrera jarraituko dut.

On egingo dit
Ziur!

Amets batean nago?
Aurrera?
Atzera?
Nora jo?

Biak ditut aukeratzeko.
Zein aukeratu...ez dakit

Norbait ezagutu dut.
Dena aldatu dit

Maite dudala uste dut.
Orain,dena uzteak.
Pena emango lidake.

Zer egin, zer egin...ez dakit.


Bakardadeko arima
Maialen Arano Saldias

1) Gogoan ditut haurtzaroko uneak zerurantz begira,
burura etorritako asmoak
distira printzek ekarritako
argibidea,
zer adierazi dezake goiko izar bakoitzak?

2) Oroitzapen ugari
neure ganbaran,
txikia nintzeneko denboraldi sentibera negar-zotinen
artean loaldi ederra
murgildu nahieko amets bera.

3) Kolore ulertezinak naturan,
poztasun alderantz ezin
begiratu,
beltz eta ubel lanbroa,
atsekabea nolatan islatu?

4) Iluntasuna,
tristura,
izuturiko ingurua,
arima- barneko arrangura.

5) Ispilu aurrean begiratuz,
ikaraz dardaraka iskinean
hau da errealitatea
nire negar-iturri bakardadean.

6) Zer izan da saminduriko
egunetaz?
milaka galdera neure buruari,
erantzun eza,
ezjakintasuna beti nagusi

7) Arnasa-hartzea arinagoa da,
ene kontsolamendu,
zurekiko maitasun momentuak
laztana, ez inoiz aldendu.

8) Oraingoan benetan ari naiz,
Alde! Ihes egingo dut
sekulan ez bueltatzeko
asmoarekin.

9) Atzerantz begira noa,
lore ximelen artean
murgildurik
nola ahaztuko lehenaldiko
une haiek?
maitea, nola, zu barik?

10) Irtenbiderik gabeko bidea
banoa, dena atzean uzten dut,
gelditzen banaiz,
dena atzeratzen dut.

11) Iluntasuna begi bistan,
distira bat soilik
ez da zeinu txarra,
bizi hobeagoaren
itxaropena baizik.


WEBGUNEA
http://www.idazlegaztea.org/
Internet atari horretan edizio honetako eta aurrekoetako irabazleen izenak eta lanak aurki daitezke. Urte askoan andoaindarren lanak saritu dituzte.

AURTENGO
Irabazleak

Narrazioa | A
• Oparia, Isabel Arbide Elorza (1. saria).
• Astronauta izan nahi dut, Nerea Mugika (2. saria).
• Eguneroko kontuak, Irati Sanz (3. saria).
Narrazioa | B
• Palestinoen jolasa, Irati Huitzi Lizaso (1. saria).
• Abentura handi bat?, Maialen Ezeiza Olaizola (2. saria).
• Heriotza da ihesbide bakarra, Uxue del Rio Muguerza (3. saria).
Poesia | A
• Idazle Gaztea, Maialen Akizu Bidegain (1. saria).
• Bide Berria, Miren Dominguez (2. saria).
• Begira, Carlos Rubio (3. saria).
Poesia | B
• Bakardadeko arima, Maialen Arano Saldias (1. saria).
• Maitasun hesiaren atzean, Irati Huitzi Lizaso (2. saria).
• Atzean dena utzi, Danniela Perdomo Salazar (3. saria).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!