Jokin Lizeaga 12. postuan Izabako Camille Extreme mendi lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 19a, 12:44

Atzo egin zen Nafarroako Izaba herrian Camille Extremen mendi lasterketaren IV. edizioa. 31.400 metroko distantzian 300 partaidetik gora abiatu baziren ere 254 iritsi ziren helmugara. Denetan azkarrena Balear irletako Tofol Castañer izan zen 02:53:37ko denbora eginda. Jokin Lizeaga urnietar atleta bikaina 12. postuan sailkatu zen 03:11:39ko denborarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!