Egundokoa egin du Urnietako gazteak, Andoainen Sanjuanetan erakustaldia eman eta gero Andoaingo Txirrindulari Eskolakoa Euskadiko txapeldun izan da. Zorionak!
Ermuan ospatu zen txapelketa eta helmugara bakarrik iritsi zen. Trabakua eta Areitioko gainak behin baino gehiagotan pasa behar izan zituzten eta ihesaldia sortu zen. Mikel bertan sartu, eta iheskideak banan bana atzean gelditzea lortu eta gero, helmugara bakarrik ir¡tsi zen.