Halterofiliako Espainiako txapelketa nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 16a, 11:26

Uztailaren 10rean A Coruñan XVII. Espainako Absoluto txapelketa ospatu zen eta bertan Danena Halterofilia taldeak parte hartu zuen.

62 kilo kategoria - Iker Hernandez (Euskadiko errekor berria ezarri zuen, arrankada modalitatean, 105 kilorekin). 4. postua lortu zuen.
69 kilo kategoria - Igor Sasiain, 5. postuan, eta Ion Sasiain, 6. postuan.
77 kilo kategoria - Francisco Gonzalez, 6. postuan.
85 kilo kategoria - Teddy Martinez, 4. postuan.
105 kilo kategoria - Francisco Cruz, 4. postuan. (Arrankada modalitatean brontzezko domina lortu zuen).

Arduradunek emaitzak oso pobreak izan zirela esan dute, baina aipatzekoak direla Ikerren erronka eta Francisco Cruzen brontzezko domina.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!