XIV. Garagardo azoka, gaurtik igandera bitarte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 15a, 14:19

Irrintzi elkarteko bazkideek guztia prest dute gaur arratsaldeko 18:00etan Txermingo ikastolaren azpian XIV. Garagardo azokari ekiteko. Gaurtik igandera bitarte egongo da zabalik azoka 18:00etatik 01:00a arte. Garagardo mota ezberdinak nahiz jakiak dastatzeko aukera zabala izango da. Ohi denez, giro ona ziurtatuta dago. On egin!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!