Salma, Halil, Jady eta Jadyetu Andoaingo udaletxera hurbildu dira eguerdian, euren harrera familiekin batera. Uztailaren 10ean iritsi ziren Euskal Herrira eta iraila bitarte izango dira bertan. Iaz ere, Andoainen pasa zituzten udako hilabeteak lau sahararrok. Gaur eguerdian, Andoaingo Udalaren ongi-etorria jaso dute udal ordezkarien eskutik. Estanis Amutxastegi alkateak opari bana eman die eta pozik agertu dira gaztetxoak.