Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gaur, uztailaren 15etik aurrera, Kaleberrian bide-zoru konponketa lanak hasiko dira; beraz, ezin izango da kalean zehar aparkatu, ezta zamalana egin ere, bereziki Izkiñako bidegurutzetik elizako bidegurutzeraino.
Lanak lau egunetan burutuko direla uste da, baldin eta eguraldiak laguntzen badu behintzat. Beraz, gutxienez 15, 16, 17 eta 19an ezingo da kale zati horretan aparkatu. Autoak norabide bakarrean ibili ahal izango dira: Tolosa alderako zentzuan, hain zuzen ere.