EAJ-PNVren prentsa oharra, osoa:
Urnietako PSE-EE eta EAJ-PNV alderdiek mozioa aurkeztu dute. Bertan, ondorengoa eskatzen dute: egun EAJ-PNVko zinegotzi Miren Martiarena Urnietako Udalak San Marko Mankomunitatean duen ordezkarietako bat izatea. EAJ-PNV udal taldearen bozeramaile Maribel Vaquerok azaldu duenez, aldaketa honekin hondakinen arloan dauden bi iritzi-multzoen ordezkaritzak egungo egoerarekin bat egingo du – parekoa da, izan ere bostgarren edukiontziaren mozioa onestea lortu zuten aldeko 7 eta kontrako 6 botoekin. Ildo beretik, Vaquerok honakoa adierazi du: “Urnietako Udalaren benetako ordezkaritza San Marko Mankomunitatean adierazgarri izatea nahi dugu”.
Era berean, jeltzaleen udal taldeko bozeramailearen ustez, ekimenaren helburua San Marko mankomunitatera eskualdeko herri gehienek babesten duten hondakinen kudeaketa eramatea da. Gainera, kudeaketa eredu honek Gipuzkoan erakundeen arteko adostasuna du. EAJ-PNVren zinegotziaren iritziz, eredu hau Europatik datozen hondakinen kudeaketaren isla da; izan ere oinarriak prebentzioa, birziklatzea, konpostajea eta hondakinen balorizazioa dira, isuria murriztuz.
Halaber, Maribel Vaquerok esan duenez, ordezkariaren aldaketak mankomunitatean zegoen egoera xelebrearekin amaituko du; alabaina, nahiz eta mankomunitatea Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioaren bazkide nagusiena izan, GHKren aurka ari da, eta segidakoa gaineratu du: “GHK-k hondakinen kudeaketaren arloan gipuzkoarron nahia eta interesak babesten ditu”. Honenbestez, Vaquerok nabarmendu duenez, mankomunitateak ez du jarraituko Gipuzkoako Batzar Nagusien gehiengoak onartu zuen Foru Arauaren kontra egiten.
Bestalde, EAJ-PNVren udal taldeko zinegotziak ondorengoa esan du: “Mozioaren helburua, alde batetik, Zuzendaritza Batzarraren kudeaketa txarraren ondorioz, San Marko mankomunitatearen egoera jasangaitzarekin amaitzea da; eta bestetik, kudeaketa organoan Donostialdeako talde politikoen benetako ordezkaritza egotea da, hau da, aurreko udal eta foru hauteskundeetatik ateratakoa”.