Ez ohiko udal batzarraldia abuztuaren 12an burutuko da, Urnietako udaletxean.
2010.VII.16. Ezker abertzaleari, Ezker Batuari eta Alternatibari San Marko mankomunitatean duten gehiengoa kentzeko asmoa egertu dute PSE-EEk eta EAJk, Urnietan bi alderdi horiek bat egin dute (bi alderdien botoak elkartuta gehiengoa dute udalean) eta San Markon duen ordezkaritza aldatzea proposatu zuten uztailean erresgistratutako mozio baten bidez. Hau da, UDA herri plataformako bi zinegotzietako bat kendu, eta zinegotzi horren ordez EAJko bat jarriko dute. Mozioa uztaileko udalbatzan ez bada, abuztukoan jorratuko dute.