Santiotako danborrada

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 13a, 19:04

Uztailaren 24an, jaietako lehen gauean herriko kaleak zeharkatuko dituen danborradan parte hartzeko lehen entsegua izango da gaur iluntzeko 19:30etan Kultur Etxean. Gaur izena eman eta gero, lehen entsegua egingo dute parte hartzaileek. Hurrengo entseguak uztailaren 20an eta 22an izango dira toki beran 20:00etan. Azken egun horretan entsegu orokorra egingo da, txaranga eta guzti.

Jende kopurua mugatua izango dela jakinarazi dute antolatzaileek eta danbor nahiz barrika joleak 16 urtetik gorakoak beharko dutela izan. Era berean, danborradan parte hartzeko entseguetara joatea derrigorrezkoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!