Ostegun honetan elkarretaratzea egingo da 19:30etan Mikaela-Enea ondoan, Udalbiltzaren aurkako epaiketaren hasiera salatu eta Karmele Urbistondo herritarrari babesa eskaintzeko. Bestalde, Udalbiltzaren aldeko babes taldeak larunbat honetarako Bilbon deitu duen Manifestazio Nazionalera joateko autobusa antolatu da Urnietatik. Larunbatean arratsaldeko 16:00tan irtengo da San Juan plazatik (bertara zuzenean agertuta nahikoa da, ez da aurrez izena eman beharrik). Manifestazioa 17:30etan aterako da La Casillatik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!