Zumea plazatik eskultura kentzeko lanak asteazkenean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 12a, 15:56

Aurreko astean haur batek istripua izan eta gero, itxitura bat jarri diote Zumea plazan dagoen eskulturari. Jose Luis Vela alkate-ordeak adierazi duenez, "asteazken honetan eskultura kentzeko lanei ekingo zaie. Oraingoz biltegi batean gordeko dugu eta gerora ikusiko dugu noiz eta non ipiniko dugun". Haurrak izandako istripua erabakiorra izan da eskultura kentzeko hartutako erabakian, "lehendik ere eskultura tokiz aldatzeko erabakia hartuta genuen. Istripuak, zalantzarik ez, eragina izan du erabakia orain hartzeko garaian. Kolpe edo istripu gehiago izatea saihestu nahi ditugu". 

2004an Zumea plazako etxebizitza berrietara jendea bizitzen jarri zenetik eskulturak zeresan handia eman du auzunean. Udaletxean hizpide izan da maiz, eta kalean auzotar talde batek eskultura kentzeko sinadura bilketari ekin zion. Sei urteren ostean, eskulturaren desmontaiari ekingo zaio biltegi batean gordetzeko. Udal agintariek ez dute zehaztu kokapen berria zein izango den, ezta non ipiniko duten ere.

Bideoa: Eskulturaren azken egunak Zumea plazan

Inkesta, zure iritzia eman: "Zumea plazatik kendu eta gero, Andoaingo beste kokagune batean jartzearen alde zaude?"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!