Atzo igandea bero handiarekin egin zen Huescako Hecho herriko Selva de Oza paraje ederrean Boca del Infierno mendi lasterketaren V. edizioa. 25 kilometroko luzera duen lasterketan 258 atletak parte hartu zuten eta denetan azkarrena Aritz Kortabarria arrasatearra izan zen,02:15:19ko denborarekin. Bi ediziotan proba hau irabazi (iaz azkenekoz) izan duen Jokin Lizeaga urnietarra, aurtengoan bosgarren iritsi zen helmugara, 02:21:55ko markarekin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!