Tourreko etapa bat ikustera joateko irteera antolatu dute Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Frantziako Tourreko etapa bat zuzenean ikusteko irteera bat antolatu da Urnietan. Irteera hau uztailaren 20an, asteartearekin egingo da Piriniotako hirugarren etapa ikusteko, hain zuzen ere Bagneres de Luchon-en abiatu eta Paun amaituko dena. Antolatzaileen asmoa da Soulor mendira joatea (egun hartako azken igoera izango dute txirrindulariek) Aspin eta Tourmalet-etik igaro ondoren. Informazio gehiago eta izen ematea, Batzokiko tabernan eta Aballarri Tabernan. Izen emateko azken eguna, uztailak 16a. Prezioa: helduak 40 euro; 18 urtetik beherakoak, 20 euro. Irteera uztailaren 19ko gaueko 22:30ean Urnietatik; itzulera etaparen amaieran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!