Udal aurrekontua aurrera atera da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 8a, 17:56

UDA, EAJ, ezker abertzalea eta Herrigintza Udal ordezkarien aldeko botoekin gehiengo osoz onartu da Udal aurrekontua. Soilik PSE-EE agertu da aurka. Hitz gutxitan, iazkoaren bidetik doa aurtengo aurrekontua.

Gastuaren kontrol zorrotza eginez, aurten iaz baino gastu handiagoa egin ahal izango dute egoera ekonomiko zaila pittin bat arindu delako. Udalaren zorpetze maila oso baxua da eta, gainera, iazko soberakinari esker Zabaletako aparkalekua eta beste zenbait gastu garrantzitsu egin ahal izango dira.

Bideoa: Udal aurrekontua, adierazpenak

Aurreko urtean gertatu bezala, urteko Udal aurrekontu proposamena uztailean eztabaidatuko da Udal batzarraldian. Gaur osteguna arratsaldeko 19:00tik aurrera.

Aurreko urtean gertatu bezala, urteko Udal aurrekontu proposamena uztailean eztabaidatuko da Udal batzarraldian. Legeak urtea hasi baino lehen erabaki behar dela dioen arren, herri gutxitan gertatu ohi da. Andoainen, esaterako, apirilaren 30ean eztabaidatu eta onartu ziren 2010 urteari dagozkion Udal aurrekontuak.
Urnietan, iaz, uztailaren 6ko   bilkuran gehiengoaren babesa izatea lortu zuen gobernu taldeak, gainerako Udal taldeekin buruturiko negoziazio prozesu luze baten ostean. Azkenean, PSE-EE-ko zinegotziek soilik bozkatu zuten proposamenaren aurka. Gainerako alderdiak– UDA, EAJ-PNV, ezker abertzalea eta Herrigintza plataforma– alde agertu ziren.
Ikusi behar ostegun honetan  Mikel Izagirre buru duen Gobernu taldeak zein talderen babesa eskuratzen duen.

GOBERNU TALDEAREN ASMOA
AURREKONTU BERRIAREN HARIRA
Udal Gobernu taldeak 2009ko kontuak positiboan itxi zituztela adieraziko du. Alegia, 2009a zenbaki positiboekin eta krediturik erabili gabe, Urnietako Udal zerbitzuetan oinarrizko aldaketarik egin gabe amaitu dutela.
Ordea,  inbertsio guztiak murriztu behar izan zituzten, enplegua sustatzeko E plana izan ezik. Baina gizarte laguntzetako zerbitzu guztiak mantendu zituzten.
Aurtengorako aurrekontu proposamena onartzen bada, inbertsio batzuei aurre egiteko aukera izango dutela iragarriko dute.
Proposamen horren arabera, zerga bilketak mantendu egiten dira, nahiz eta 2009ari dagokionez pixka bat jaitsi.
Hala ere, iazko soberakin edo remanenteetatik 559.000 euroko ez ohiko partida edukiko dute gastatzeko. Eta nola gastatu ere zehaztuko dute:

   Atala        euroak
• Zabaleta
   aparkalekua     122.000
• Bideak hobetu     70.000
• Ur sarea     61.200
• Skate Park-a,
   bizikleta ibilbidea     100.000
• Oiamar, ura     250.000

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!