3x3 Basket txapelketa Andoaingo gaztetxearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 8a, 11:10

Txapelketa uztailaren 12tik 18ra burutuko da. Partidak, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara jokatuko dira, Gaztetxean bertan. Atarikoa igandera arte saski kantxa bilakatuko da. Finala uztailaren 18an jokatuko da, eta egun osoko festa iragarri dute. Izena emateko: Gaztetxea, Kurkutx, Ganbara, Lanbroa, Irunberri, Itzala, eta Txitibar  tabernetan. Izena Emateko azken eguna: Uztailak 10, larunbata.

Txapelketa iragartzeko bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!