Salmenta zuzena eta kontsumo taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 6a, 18:27

Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean uztailaren 8an, osteguna 19:00etik aurrera.
Aiztondo bailaran kontsumo talde bat sortzeko ekimena abian da. Kontsumo taldearen bidez nekazal protuktu jakin batzuk gertuko baserritar bati zuzenean erosteko aukera izango duzu; kontsumo taldeetan salmenta zuzenekoa da eta adostutako elkarlanean oinarritzen dira.

Maiatzean eginiko lehenengo bileran herritar batzuek izena eman zenuten ekimen honetan parte hartzeko . Orain garaia da bigarren urratsa emateko, datorren osteguneko bilera taldea osatzeko izango da.
 
Bilera guztiak IREKIAK izango dira, nahiz eta aurreko bilerara joan ez, interesa duen edonor etorri daiteke.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!