Oinkariko ikasturte berrirako izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 6a, 13:53

Villabonako Oinkari dantza taldeak 2010-2011 ikasturterako izena emateko aukera ireki du dagoeneko. Ohi denez, Jesusen Bihotza ikastolako ganbaran burutuko da ikastaroa eta ordutegiak aurrerago zehaztuko dituztela jakinarazi dute arduradunek. Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako ikastaroan izena emateko bi aukera daude: 660 139 380 telefono zenbakira deitzea edota harremanak@oinkari.net helbide elektronikora mezua igortzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!