Errepide konponketak elizatik Larrera auzora

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 5a, 19:13

Gaur goizean hasi dira elizatik Larrea bitarteko errepide zatia berritzen. Asfaltoko konponketak egitearekin batera, aparkalekuetako marrak margotuko dituzte lurrean. Ondorioz, gaurtik asteazkenera bitarte autoak pasatzeko itxita egongo da bidea norantza batera edo bestera. Momentuz Larrea aldean lanean ari direnez, ezin da Larreatik herriaren erdigunera kotxez igaro.

Lan horiekin amaitutakoan, Kaleberrian ekingo diote lan berari. Autoek herriaren bigarren sarreratik sartu beharko dute herrira orduan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!