Aizkardirekin Pirinioetara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 5a, 12:02

Datorren igandean, hilak 11, Oza-Gabardito ibilaldia burutuko dute Aizkardi mendi elkarteko kideek. Ozatik (1140m) abiatu eta Castillo de Atxerrera (2390) igoko dira. Handiak Achar de Sedus (2240m) eta Agerri (2449m) tontorrak ere egingo dituzte.
Ibilbideak 23 kilometroko luzera izango du eta antolatzaileek 7 ordu beharko dituztela estimatu dute. Izena emateko epea: Uztailak 8.  649 717 182 (20:00etatik 22:00etara), edo Aizkardi mendi elkartean.
Irteera goizeko 06:00etan izango da Olaederra kiroldegiaren aurretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!