Hurrengo urtera arte!

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Atzo amaitu ziren Asteasuko Sanpedro jaiak. Ekintza ugari eta giro ona nagusitu dira jaien lehen zatian nahiz bigarrenean. Ostiralean koadrilen eguna izan zen eta plazako bazkariarekin eman zioten hasiera herritarrek asteburu luzeari. Gauen herri afariaren txanda izan zen. Atzo, besteak beste, herritarren arteko herri kirol jaialdiarekin amaitu ziren jaiak, hurrengo urtera arte.

Uztailaren erdialdean Santamarinako jaiak izango dira orain.

Argazki gehiago ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!