Villabona irudikatzen erakusketa aljibean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 2a, 14:41

Garai batean uraren depositu zen aljibea erakusketa leku bihurtu da berriki. Barrualdea garai bateko modu berean mantenduta, sarrera eta ingurua egokitu dizkiote. Maiatzaren lehena plazan kokatutako eraikuntza berrituaren atarian, idi apusturako harria eta haurrentzako parkea ere egokitu dituzte.

Atzo zabalduta, uztailaren 21 arte EHUko Arkitektura saileko ikasleek Sacem gunea eta Legarreta auzoa birmoldatzeko prestatu dituzten lanak eta maketak ikusgai daude 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara: Imaginando VILLABONA irudikatzen erakusketan. 

Santio jaietan zehar, berriz, marrazki, egur-lanketa nahiz eskulan tailerretako kideen lanak erakutsiko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!