Santio jaietarako langileak behar dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Santio jaiak direla eta, Udalak aldi baterako langileak kontratatuko ditu noizbehinkako lanak egiteko. Izena emateko epea uztailaren 9an amaituko da Udal bulegoetan. Hauexek betebeharrak:

-18 urte beteta edukitzea.

-Euskaraz hitz egiten jakitea.

-B mailako gidabaimena edukitzea.

Bestalde, peoiak eta peoi arduraduna aukeratzeko froga praktikoak uztailaren 14an egingo dira, 10:00etan Sacemgo Udal instalakuntzetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!