Greba Orokorra: ELA sindikatuaren balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 1a, 15:03

"2010ko Ekainaren 29ko GREBA OROKORRAren balorazioa egiterakoan, Buruntzaldea Eskualdean, kontutan hartu behar duguna zera da, Lasarte-Orian herriko jaiak zirela eta industria eta merkataritza geldirik egon dela.

Ostalaritzan ordubeteko geldialdia egin zuten.

Orokorrean, Lasarte Oria kenduta, GREBAren arrakasta erabatekoa izan da %90 geldirik egon delarik.

%90 hori industrian, merkataritzan, udal desberdinetan, ostalaritzan eta zerbitzu pribatuetan izan da.

Hernaniko Herri Baturatik, oso positibotzat jotzen dugu, bai goizeko manifestaldian izandako jendearen parte hartzea, gogoratu Donostian, 15.000 eta 20.000 pertsona artean bildu zirela eta baita ere, eskualdean eginiko bi manifestazioetako jendearen presentzia. 500 lagun Lasarten eta beste 500 lagun Hernanin.

Jendearen erantzun honek, garbi uzten du, langile klasea ez dagoela batere ados, botere ekonomikoek agindutako eta politikariek eginiko lan erreformarekin.

Lan erreformaren ardatz nagusiak, langileen lan eta bizi baldintzak okertzen ditu enpresari handi eta banketxeen mesedeetan. Eta Euskal langileria, ez dago batere ados, Ekainaren 29ko Greba Orokorrak garbi azaldu zuen moduan.

Indarra ematen digu, euskal sindikatuoi, borrokan jarraitzeko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!