Bazkalostean, Gurutz-bidean parte hartzen dute, eta herrira bidean, aurtengoan Orthez herrian geldialdia egin ondoren, iluntzeko bederatziak aldera Urnietara iritsi ziren.
Nekatuta baina pozik, “gozoak eta oso baliagarriak dira Lourdesen bizitako orduak, Amabirjinaren oinetan lasaitasuna, indarra eta oinazean sosegua topatzen duten gaixo eta ezinduen artean eta baita osasunez ondo daudenen artean ere”.
Antolatzaileak pozik daude, “batez ere, aurten lehenengo aldiz joan diren gazteengatik. Eskerrak eman nahi dizkiet parte hartzaileei eta datorren urtean ere gurekin etortzera animatu nahi ditut guztiak”, esanaz bukatu du Lolik.