Erreportari Gaztea Saria, sari banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 1a, 10:39

Erreportari Gaztea Sariaren XIII. edizio honetan 44 idazlan aurkeztu dira, eta 81 gaztek parte hartu dute.

Sari banaketa, bideoa

Hona, saritutako lanak eta izenburuak:

  • 1. saria: “Ahoz aho, atez ate”. Martxel Lekuona Garcia eta Leire Montero Jimenez.
  • 2. saria: “Bolonia plana”. Sara Ortega Ramos eta Joseba Oteiza Arabaolaza.
  • 3. saria: “Euskal Herria: arraza ezberdinei ateak irekitzen dien lurraldea”. Maddi Ebadi Lasa eta Rebeca Gestoso Azurmendi.
  • Aipamen berezia: “Maitasunak egiten du bizia”. Maialen Mujika Diaz.

Wazemank telebista saioko aktoreek umorez bete zuten Erreportari Gaztea Sariari dagokion sari banaketa ekitaldia. Aurten, sariketako antolatzaileek sariak ikasturtea amaitu eta berehala banatzea erabaki dute. Zentzu handiagoa duelako saria ikasturtean bertan ematea, eta ez urtearen amaieran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!