Elkarteen arteko desafioa egingo da igandean, Kaletxikiko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko uzt. 1a, 10:04

Uztailak 4, igandea, arratsaldeko 17:00etan desafioa izango da Kaletxikiko jaietan, Batzokia eta Ontza elkarteen artean: Sokatira, lokotxak eta txingak.

Apostuan hauexek parte hartuko dutenak eta apostuari ipinitako bertsoak:

Ontza elkartea |  Iñaki San Buenaventura, Iñigo Espin, Pako Zabala, Mikel Irigoras eta Josu Otamendi. Joseba Barandiaran, Jexux Mari Galparsoro, Andoni Etxeberria, Mikel Otamendi eta Josu Arabaolaza. Txingak: Jose Mari Saraseta eta Jexux Mari Galparsoro. Lokotxak: Iñigo Uzkudun eta Beñat Erkizia.

Batzokia elkartea |  Iker Lizarribar, Joxe Manuel Oiartzabal, Josu Arozena eta Eneko Peñalbo.  Jon Sobrado, Mikel Ezenarro, Iñaki Irulegi, Antonio Guedejo eta Eñaut Amondarain. Txingak: Josu Arozena eta Pello Zabala. Lokotxak: Andoni Baltasar eta Mikel Arregi.

 

“San Pedrotako tirabira”                     
Alberto Santa Cruz “Amezti”. Batzokia elkartea 

Bi milatikan hamar pasiak,
beteak ditu urtiak
eta epaillak ere hamabi
atzo ditugu betiak
batzokitarrok aldabaz gatoz
jotzen Ontzako atiak
erakutsiko ditugun galdez
nork berak bere artiak
lagun arteko apustu baten
ilusioaz betiak.

Alden heinean egiten degu
Kaletxikian bizitza
ez bedi hori izan biñipin
bete beharreko baldintza
zortzi bat gizon sokatirako
ez da zenbaki murritza
tiratzaileak “bazkide dira”
hortan behar degu hitza
handik aurrera elkarrizketan
lotu behar degu “giltza”.
Nola dakigun Ontza aldean
badela afiziyua
batzokitarrok prestatu degu
zuentzat desapiyua
goza dezala Kaletxikiyak
hori badu desiyua
ikus dezaten poz haundiyakin
sokatirako sayua
irri ta festa helburu hartuz
ez da ezer seriyua.

San Pedrotako jarri liteke
sokatirarako data
festa giroa alaitutzeko
beste gehigarri bat data
mahai batean gero bazkaldu
denontzat “txekor” galanta,
handik aurrera ez da faltako
triki-bertso ta zarata
laguntasuna uztarri dela
bestelakoak lagata
Ez pentsa arren gatozenikan
sesio bila uluka
nahi badezue hordago dago
ta nahi badezue uka
gauza bat behintzat behar genuke
elkarturikan oihuka
“betidanikan salatu degu
anai arteko burruka,
ordukoa ere izan dedilla
ordun hasi eta ordun buka”.

Dozena erdi bertso hauekin
nahastu dira bazterrak
barka mesedez gure moduak
izan badira zakarrak
Ama Kandidak zaindu gaitzala
gaurko Kaletxikitarrak
intentziorik onenarekin
baikatoz Batzokitarrak
besarkada bat “Ontzatarroi”
“gora gu ta gutarrak”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!