Greba orokorraren jarraipena Villabona eta Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 29a, 13:05

Ekainaren 29rako ELA-LAB-ESK-STEE/EILAS-EHNE-HIRU eta CCOO sindikatuek lan erreformaren aurka deitutako greba orokorrak erabateko erantzuna jaso du Amasa-Villabona eta Zizurkilgo kaleetan. Saltoki, taberna eta merkatalguneak itxita daude eta kalean ere ohi baino askoz ere jende gutxiago aurki daiteke.Villabonan esaterako, asteartero egiten den azoka ere bertan behera geratu da grebaren ondorioz.

Aipatu sindikatuek 11:15etan Donostian eta arratsaldeko 18:00etan Tolosan egingo diren manifestatzioetan parte hartzeko deia luzatu dute, lehen sei sindikatuek ondorengo argudioei jarraiki:

Argazki gehiago ikusi

ERREFORMARIK EZ!

-Kaleratzea erraztu, merkatu eta gainera subentzionatu egiten duelako.

-Lan-hitzarmeneko soldatak ez errespetatzea baimentzen duelako.

-Lan-hitzarmenak bertan behera uzten dituelako, lan baldintzak aldatzeko aukera osoa enpresariari emanaz.

-Gazte jendea prekario izatera zigortzen jarraitzen duelako.

-Lana topatzeko erakunde pribatuen negozioa ahalbidetu eta Aldi Baterako Lan Enpresei mugak kentzen dizkielako.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!