Pedro Etxeberria zumaiarra izan zen lehen postuan Araiara iritsi zena eta bigarren lekuan, Oier Ibarbia zizurkildar gaztea ailegatu zen. Aldapan gora bezala behera, zoriontzeko moduko lasterketa egin zuen Ibarbiak. Azken urteetan txapela irabazi izan duen Joxe Luis Albizurik hirugarren postua eskuratu zuen.
Emakumeen artean, Abadiñoko Oihana Azkorbebeitiak lortu zuen txapela eta Oargiko Leire Iruretagoiena izan zen bigarren, Sonia Regueiro nafarraren aurretik. Eskualdeko emakumeen artean, besteak beste, Uxune Tena andoaindarrak 12. postua lortu zuen eta Kontxi Eizmendi villabonatarra 28. iritsi zen helmugara.
Froga amaitu zutenei bezala, amaitzea lortu ez zuten parte hartzaile guztiei zorionak egin zuten ahalegin handiagatik.