Mikel Zalakain gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 28a, 12:47

Joan zen ekainaren 23an gaixotasun larri baten ondorioz Korsikan hil zen Mikel Zalakain euskal iheslari politiko villabonatarra gogoan, hainbat batzar eta manifestazio egin zen aurreko astean Villabonan. Irudikoa ostiral iluntzeko manifestazioa da. Aste honetan zehar ailegatuko dira Zalakainen errautsak Euskal Herrira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!