Joan zen larunbatean, ekainak 26, hamabost hilabetez preso egon eta ekainaren 9an fidantzapean aske geratu zen Mikel Garmendia herritar gazteari ongi-etorria eskaini zion ezker abertzaleak. Jende ugari gerturatu zen musika, dantza eta hitza nagusi izan zen Errebote plazara. Joan zen astean zendutako Mikel Zalakain iheslari politikoa ere gogoan izan zuten.