Ertzaintza emakumezko gaztearen erasotzailearen bila dabil

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 26a, 20:13

Bizilagunek Zumea aldeko kale bazter batean topatu zuten, konortea galduta eta matrailan eta buruan kolpe larriekin. Neska gaztea ospitalean dago oraindik eta, diotenez, konortea berreskuratu eta erasotzailea nor izan den adierazi du.
Eraso honen aurrean protesta egiteko deia egin zuen larunbat arratsaldean emakume talde batek. Elkarretaratzea Andoaingo Goikoplazan izan zen, Udaletxe aurrean, arratsaldeko 19:30etan. Minutuak aurrera igaro ahala, jendetza bildu zen Goikoplazan. Herritarrekin batera hainbat Udal ordezkarik bat egin zuten deialdiarekin. Han ziren, PSE-EEko Jose Luis Vela eta Toñy Landa edota EAJ-PNVko Gurutz Irigoras eta Iñaki Irulegi.

Igande honetan Udal ordezkariek ez ohiko bilkura egin dute erasoa salatzeko. Ertzaintza, bien bitartean, jipoiaz gain sexu erasoa egon ote den aztzertzen ari da.

Bideoa | Aitaren adierazpenak Gaurko DVn




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!